entzun

zuzenean

BERRIAK

“Nahi genuen Iparraldeko rapa konkistatu”

2024ko Apirilaren 18a

Nahi%20genuen%20Iparraldeko%20rapa%20konkistatu

Frelasiat eta Petri, RTZ kolektiboa laukoteko bi raplari / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (41 Mo)

RTZ kolektiboak bere lehen disko laburra aterako du ostiralean apirilaren 19an. Baionako Zizpa gaztetxean egiten zituzten rap tailerretan elkartu dira lau kideak: Petri, OPH, Frel Asiat eta TLM.

7 kantuz osatu Konkista EPan, kantu gehienak euskaraz dira, eta zati batzu frantsesez. Trap, Drill eta Boombap doinuak, ostiral honetan Hazparneko Xuriatean egingo duten kontzertuan aurkeztuko dutena.

Arantxa Idieder Xabi Petri Petri eta Iban Uranga Frel Asiat taldeko bi kiderekin mintzatu da.

Diskoko lehen kantua, Konkista entzun elkarriketa bukeran...;)

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Kinesiologiaren teknikak lagungarri dira bakoitzaren indarrak pizteko, bainan ez dute medikuntza kentzen"

2024ko Apirilaren 17a

Kinesiologiaren%20teknikak%20lagungarri%20dira%20bakoitzaren%20indarrak%20pizteko_%20bainan%20ez%20dute%20medikuntza%20kentzen

Maialen Errotabeherek kantua eta bere lanbide ibilbide berria aipatu digu / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Aste honetan, Asteazkeneko Gomita Maialen Errotabehere izan dugu estudioan oren batez.

Kantari gisa ezagutzen dugu talde desberdinetan, bere izenean bestalde lau disko atera ditu, talde zuzendaria da, eta gaur egun kinesiologoa da ere eta kantu kurtsoak emaiten ditu: Pilpira kabinetea sortu du.

Duela hiru hilabete hasirik, ahal bezain ongi segitzeko, hautu batzu egin behar izan ditu.

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2024 04 16

Adi%202024%2004%2016

METZ

MP3 jaitsi

Starblues, Desgaraian, Eraso!, Inor, Gglum, Bonnie Banane, Acid Tongue, Bodega, Billions Of Comrades, Darius, Metz, Kharma.


2024ko Apirilaren 17a


KRONIKAK
EKE | ELEKETA

“Ni musikaria naiz, artista, nahi dut espresatu nire desberdintasunarekin”

Ni%20musikaria%20naiz_%20artista_%20nahi%20dut%20espresatu%20nire%20desberdintasunarekin

Mixel Ducauren musika ibilbide luze eta oparoaz gain, Errobi taldeaz aritu dira Terexa Lekunberrirekin / EKE.eus

MP3 jaitsi (35 Mo)

2018an elkarrizketatu zuen Mixel Ducau Terexa Lekunberri antropologoak.

Eleketa proiektuarentzat, Anje Duhalde elkarrizketatu ondotik zonbait urtera, Baionako musikariarekin solastatu zen, usaian bezala bere haurtzarotik hasita gaurkora hitz egiteko.

Amaren zaletasuna kantuarentzat, Fauxtin Bentaberriren influentzia, intrumentuaren hautaketa, dantzaldi taldeak eta bistan dena Errobi eta testuinguru politikoa besteak beste aipagai gaurkoan Arantxa Idieder.


2024ko Apirilaren 16a

BERRIAK

“Piarres Larzabal ekintzailea zen, bere bizi guzian saiatu da jendearengandik hurbil bizitzen eta laguntzen”

Piarres%20Larzabal%20ekintzailea%20zen_%20bere%20bizi%20guzian%20saiatu%20da%20jendearengandik%20hurbil%20bizitzen%20eta%20laguntzen

Piarres Larzabalek hemeretzi urte zituela idatzi zuen bere lehen komedia, 1934an / © DR

MP3 jaitsi (26 Mo)

Piarres Larzabal 1915ean sortu eta 73 urte berantago Azkainen bere sorterrian zendu zen.

Apeza, euskal literaturaren figura, euskaltzaina, antzerkigintzaren bitartez bereziki ezagutua - 120 antzezlan idatzi zituen – Piarres Larzabal gogora ekarriko dute berriz ostiralean apirilaren 19an Biltokin izango den hitzaldian.

Euskaltzaindiak antolatu gaualdian, Ixabel Etxeberria, Jon Casenave eta Daniel Landart egongo dira. Ixabel Etxeberria euskara eta euskal literaturako doktore, ikerlarieta idazlearekin hitz egin du Arantxa Idiederrek.



2024ko Apirilaren 16a




BERRIAK

Intxaurra, Lesakako Mairu Antzerki Tailerra taldearen antzezlana igandean Azkainen

Intxaurra_%20Lesakako%20Mairu%20Antzerki%20Tailerra%20taldearen%20antzezlana%20igandean%20Azkainen

Intxaurra Lesakako Mairu Antzerki tailerra taldearen pieza azken aldiz ikusgai izango da igandea honetan / MAIRU ANTZERKI TAILERRAK

MP3 jaitsi (21 Mo)

Terexak eritasun bat badu, bainan bera, bere intxaurrondoaren osasunagatik kezkatuagoa da.

Hau da, Lesakako Mairu Antzerki tailerra taldearen Intxaurra antzerkiaren abiapuntua. Intxaurra antzerkia, igande honetan apirilaren 14an emanen dute Azkaingo St Ignace opor zentroan, arratsaldeko 5etan.

Antzerkia idatzi duen Gaizka Sarasolarekin hitz egin du Arantxa Idiederrek.

Sartzeak salgai izango dira egunean bertan: Helduak (15 urte +) 10€ - Prezio apalak 5€. Erreserbak Azkaingo Herriko Etxean 05.59.54.66.89



2024ko Apirilaren 12a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016