entzun

zuzenean

BERRIAK

Lapurdiko haurrak taula gainean kantuz igandean

2024ko Maiatzaren 02a

Lapurdiko%20haurrak%20taula%20gainean%20kantuz%20igandean

Izen emateak bukatuak dira bainan eguna deneri irekia da.

MP3 jaitsi (2 Mo)

Baxe Nafarroa eta Xiberoko kanporaketen ondotik Gure Irratiak antolatu Lapurdiko Haur Kantu Txapelketaren txanda izango da Maiatzaren 5ean Larresoron, Ote lore elkartearen laguntzarekin. Txapelketa baino gehiago, euskarari eta euskal kantugintzari plaza bat eskaintzeko lekua izango da eguna, eta parada eder bat haurrentzat eszena gaineko esperientzia bizitzeko.

Aurten sekulan baino izen emate gehiago izan dugu, orotara 40 kantu emango dituzte berrehun bat haurrek.

Epaimahaiak goiz bukaeran haurtxoei eta arratsalde bukaeran gaztetxoei banatuko ditu sariak. Maitena Beheran, Marilou Lapeyrade, Patxi Amulet, Antton Larrandaburu eta Kattalin Indaburu musikari, kantariak izango dira aurtengo epaimahaiko kideak. Horrezgain, publikoak ere bere kantuarentzat bozkatzen ahalko du goizean, eta arratsaldean.

Berezitasun bat izango du aurtengo edizioak, Maite Idirin urtetan Lapurdiko Haur Kantu Txapelketaren bultzatzaile eta laguntzaile izan den artista gogoan izango dugulako. Epaimahai kideek Maite Idirinen kantu bat eskainiko dute, txapelketa bukatzerakoan.

Edateko eta jateko izango da bertan, sartzea egun erdiarentzat 8 eurotan izango da, 10 eurotan egunarentzat eta urririk 12 urte artekoentzat.


BERRIAK

Epaiskan ze berri?

2024ko Maiatzaren 02a

Epaiskan%20ze%20berri?

Bertso bazkaria Epaiskan egingo dute maiatzaren 4an / EPAISKA

MP3 jaitsi (21 Mo)

Baionako pannecau karrikan kokatua den Epaiskan, larunbat honetan bertso bazkari bat antolatzen dute.

Bi bertsolari, bi belaunaldi, bi probintzia desberdinetarik datozenak elkartuko dituzte: Haira Aizpurua eta Onintza Enbeita.

Baliatu gira, Epaiskaren ondoko hitzorduak aipatzeko tartean maiatzaren 10ean antolatu duten kontzertua: Ikusiko! Baionako talde berriak joko du Debagoienako Neallta Folarekin.

Arantxa Idiederrek hitz egin du elkarteko kide den Martin Antxiarekin.

Erreserbatzeko bertso bazkariarentzat: 07 45 05 36 90



EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2024 04 30

Adi%202024%2004%2030

Replicant

MP3 jaitsi

Mugaldekoak, RTZ Kolektiboa, Sertx, Kruddö, Nilüfer Yanya, Blue Lab Beats, Manuel Laisné, Fontaines DC, St Vincent, Fat White Family, Replicant, Deicide.


2024ko Maiatzaren 01a



BERRIAK

Tinka Lerroak, Bernat Etxepare lizeoko ikasleen antzerkia

Tinka%20Lerroak_%20Bernat%20Etxepare%20lizeoko%20ikasleen%20antzerkia

Tinka Lerroak antzerkiaren errepika irudia, Bernat Etxepare lizeoan / ARANTXA HIRIGOIEN

MP3 jaitsi (18 Mo)

Tinka lerroak deitzen da, Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek emango duten antzerkia.

Urtean zehar Axut konpainiarekin duten tailerraren emaitza da. 15 eta 18 urte artean dituzten 18 ikasleek, klaseen ondotik astero duten antzerki tailerraren emaitza izango da.

Astelehen eta astearte gau honetan 8etan, publiko zabalari aurkeztuko dute lanaren emaitza, Abesbatza baten errepika bat oinarri duen antzezlana, ea lortzen dute bururaino eramaiten kantu errepika.

Arantxa Idieder mintzatu da Arantxa Hirigoien tailer hauen eramailearekin.



2024ko Apirilaren 29a


BERRIAK

Lan txandak euskaraz bermatzeko formakuntza bat, Herri Urratseko buraso laguntzaileentzat

Lan%20txandak%20euskaraz%20bermatzeko%20formakuntza%20bat_%20Herri%20Urratseko%20buraso%20laguntzaileentzat

Leiane Madariaga Seaska, Iparraldeko Ikastolen Federazioan euskara teknikaria da / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (22 Mo)

Herri Urrats, Iparraldeko ikastolen festa hurbiltzen delarik, Seaskak tailer bat proposatzen du maiatzaren 3an, euskara ez dakiten burasoentzat, edo euskaraz eroso ez direnentzat.

Ostatuan, janari salmentan edo aparkalekuen postuetan lanean ari dira urtero ikastoletako burasoak, bainan denek ez dutelako euskaraz aritzeko ohiturarik, pare bat orduko iniziazio bat proposatzen dute, Plazara Kooperatibarekin.

Izen emateak apirilaren 30a arte egiten ahal dira lmadariaga@seaska.eus helbidera idatziz.

Leiane Madariaga Seaskako euskara teknikariarekin hitz egin du Arantxa Idiederrek.


2024ko Apirilaren 25a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016