entzun

zuzenean

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2024 03 26

2024ko Martxoaren 27a

Adi%202024%2003%2026

Anestesia

MP3 jaitsi

Gari eta Maldanbera, Zilibito Records, Sara Azurza, Anestesia, Konkolo Orchestra, Vampire Weekend, Turbine, Prince fatty, Gossip, Dynamite Shakers, Ninemia, Browbeat.

BERRIAK

“Ber liburua ez dugu denek berdin irakurtzen eta hori biziki aberatsa da”

Ber%20liburua%20ez%20dugu%20denek%20berdin%20irakurtzen%20eta%20hori%20biziki%20aberatsa%20da

Janine Urruty eta Txomin Heguy Hazparne Aldeko Irakurle Klubeko bi kide / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (27 Mo)

Hazparne eskualdean, irakurle talde berri bat muntatu dute: HAIK Hazparne Aldeko Irakurle Kluba.

Lau kide dira momentuz, irakurri liburuaz mintzatzen dira, eta haiek dioten bezala, “presiorik gabe” helburua baita euskal literaturaz gozatzea, eta deneri ateak irekitzea euskal liburuak irakurtzeko, edo entzule gisa etortzeko ere.

Aurten lau hitzordu proposatuko dituzte, idazlea gomitatuz ala ez, eta lehena larunbatean martxoaren 30ean izango da Hazparneko mediatekan Amets Arzallus gomitatu dute Miñan liburua aipatzeko, goizeko 10etan.

Arantxa Idieder mintzatu da irakurle klubeko Janine Urruty eta Txomin Heguy-rekin.



2024ko Martxoaren 26a


EMANKIZUNAK | DISKO GOGORRA

Disko Gogorra #22

Disko%20Gogorra%20%2322

79ers gang taldea

MP3 jaitsi

Francis Facultatif naiz, urte osoan, eta hilabetero munduaren itzulia musikan egitea proposatzen dautzuet.

  • Kanizsa Csillagai
  • Brigth Engelberts and The B.E. Movement
  • Charlotte Dada
  • Sheitan Brothers
  • Marumo
  • Al-Qasar
  • Officina Zoè
  • Tim Bernardes
  • Rio Mira
  • Lili Downs eta Celso Pina
  • Keiichi Tanaka
  • Tribade





2024ko Martxoaren 26a



KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

Sentsibilitate aldetik eta geografikoki hurbilak diren bi artista: King Creosote eta Bill Ryder-Jones

Sentsibilitate%20aldetik%20eta%20geografikoki%20hurbilak%20diren%20bi%20artista:%20King%20Creosote%20eta%20Bill%20Ryder-Jones

King Creosote eta Bill Ryder-Jones artistak proposatzen dizkigu hilabete honetan Joanes Garcia Basurkok.

MP3 jaitsi (32 Mo)

Eskozia eta Gales aldera eramaiten gaitu hilabeto honetan Joanes Garcia Basurko musika kronikariak. Bi artista, gustatzen zaizkion bi bakarlari entzunarazi dizkigu, biak Domino Recording Company diskoetxean direnak:


2024ko Martxoaren 22a


KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

"Nahi baduzu lanbide bat egin, ikastaldiak egitea untsa da nik hola egin nuen naturari loturiko lanentzat"

Nahi%20baduzu%20lanbide%20bat%20egin_%20ikastaldiak%20egitea%20untsa%20da%20nik%20hola%20egin%20nuen%20naturari%20loturiko%20lanentzat

Julen Jauregik aipatu nahi izan ditu Naturari lotuak diren formakuntzak, galde zonbaitzu izan baititu / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (18 Mo)

MIFENEC aholku eta ikerketa zentroko arduradun tekniko den Julen Jauregirekin segitzen dugu hilabete honetan ere Gure Irratian.

Behingoan, ez dira erreka bazterrean eta oihanaren erdian Olatz Idoaterekin. Estudioan elkartu dira alde honetan, Naturari doazkion formakuntzak aipatzeko.


2024ko Martxoaren 22a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016